Astekaria

Astero egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.


2015/10/16


Aste honetan IKT-eei hurbilketa egin diegu. Honetarako galdetegi bat erantzun dugu binaka, IKT-en inguruko aurreideiak zeintzuk diren identifikatu eta berrikusteko. Honela, fitxategi, hardware, birtuala, kodifikazio binarioa, software askea, sistema eragilea, etab. kontzeptuak argitu ditugu.

Gaur egun etengabe erabiltzen ditugu informazio eta komunikazio teknologia berri hauek eta hauei etekin handiena ateratzen saiatu behar gara.

Google-ek, adibidez, eskeintzen dizkigun aukerak ezagutzen eta menperatzen aritu gara, bai Google-e-mailean zein Google-Drive-an zein google-bilatzailean… Adibidez, e-maileko sarrera bandejan ailegatzen zaizkigun postak filtratzen, etiketatzen, google-bilatzaile akademikoa erabiltzen…

Tresna edo mini-aplikazio hauek bizitza digitala erreztuko digute era berean.


2015/10/23

Aste honetan gure blog pertsonala eraikitzen hasi gara. Web blog bat zer den eta dituen berezitasunak ezagutu ondoren pixkanaka pixkanaka bloga sortzen eta konfiguratzen joan gara.

Diseinuaren barnean murgildu gara orrialdeak antolatzeko eta gure blog-ean agertzeko; izenburua, letra mota, kolorea...  aldatzeko aukerak ikusteko;  ‘Picture manager’ programan moldatuz argazki bat igotzeko; fitxategi desplegablea egin edo ez egiteko aukerak ikusteko; perfila errebisatzeko; link zerrenda berria egiteko, etiketak jartzeko; testu finkoa ezarri ahal izateko testu-kuadroa eransteko…

Behin konfigurazioan ibili ondoren, blogari edukiak gehitzeko materiala bilatzen hasi gara, blog-ari itxura ‘erreala’ ematen joateko.


 2015/10/30

Aste honetan Blog-aren inguruan sakontzen aritu gara. Benetako ekarpenak eta edonolako fitxategiak (bideo (youtubetik, vimeotik...), audio, textu, liburu (isuu, calameo...) etab.) inkrustatzen edo insertatzen ikasi dugu, HTML codigoaren bidez. Blog-aren funtzio eta baliabide zehatzagoak ikusi eta inplantatu edo argitaratu dugu gure blogean.

Creative Commons sortzaile lizentzien arteko desberdintasuna eta zein helbururekin erabiltzen dugun ezagutu dugu, baita gure blogean nola sartu ere.
Feed-ak egiten ere ikasi dugu: web orrialde desberdinak dituzten berriak gure blogean agertu daitezen haiek argitaratzen dituzten einean.


Azkenik, Blog-aren balio didaktikoari buruz aritu gara. Beste blog batzuk begiratu eta alderatu ditugu, 'blog-ak ikaskuntzan' gaiari buruzko galdera batzuei erantzuteko. Zertarako? Nola? Ezaugarriak? Motak


2015/11/13

Word programak eskeintzen dizkigun hainbat baliabide ezagutu ditugu: Vista, esquema, aurkibidea egiteko izenburuen mailen sailkapena, insertar, revisar, comentarios...
Talde proiektuarekin hasi. Taldea osatu, jeta eta pasoten rolak aztertu eta ekiditzen saiatzeko baliabideak jaso. 


2015/11/19

Taldeko proiektua. Sites bat sortu. 


2015/11/26-27

Sites proiektuarekin jarraitu dugu aste honetan. Taldeka bildu eta 'arazoetan oinarritutako ikerketa (AOI)' metodologia jarraituz, IKTak hezkuntza sisteman txertatzeko edota haien lanketa bermatzeko proiektua eraikitzen jardun gara.
 

2015/12/10-11

Aurreko astea 'Modulu astea' izan da, eta klaserik ez da egon. Bai aprobetxatu dugu, ordea, diziplina arteko lan horretan -modulu lanean- aurreratzeko eta bideo baten grabaketa eta edizioarekin jarri gara. Aipatzekoa da prozesu honek dakarren IKTen erabilera eta honek dakarren gaitasunen garapen onuragarria.

Bestalde, dagokigun asteko lana IKTko ikasgaian, proiektuarekin jarraitzea izan da. Konponbide bat behar dugu -edo IKTen erabilpena bermatzeko neurriak- eta AOI-an arazoa identifikatu ondoren, proposamen bat egiten da egoera hobetzeko asmoz.


2015/12/17-18

Lauhilabeteko azken astea. Proiektuarekin amaitzeko aprobetxatu eta aurkezpena egiteko azken antolaketen prestaketarekin aritu gara. Sites-ean gelditzen ziren azkenengo edukiak eta taxuketak gehitu ditugu, lana bukatutzat emateko.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina