2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

SER irratiko 'Hoy por Hoy' saioko 'Guía de padres' atal honetan umeen jolaseen artean dagoen lagun ikusezinaren jolasari buruz ari dira. Berez, lagun imaginario bat edukitzea ez da kaltegarria ezta jolas bat ere, baina entzun Rocío Ramos Paúl psikologoak zer deritzo eta entzuleen esperientziak gai honi buruz. Interesgarria da eta tarte barregarri batzuk baditu ere.

Ipuin bat kontatzea, jolastea da?
Elkar argitaletxeak ekoizten dituen jolasen katalogoa jarraian. Kontuz, baina, haurren jostailu eta jolasak aukeratzeko orduan (genero ikuspegitik, adin zein gaia aproposak dira?).
Pieter Brueghel_jeux-d-enfants













Pieter Brueghel-en irudi bat. Oso estilo berezia dauka margolari honek. Estekan sakatuz gero, irudia honi buruzkoak jakingo dituzu: zenbat jolas dauden bilduta, zeintzuk baliabide behar dituzten...

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna


Kaixo!
Blog honetan dakizkigun eta ezagutzen ez ditugun lehen hezkuntzako haurren hezkuntzarako balio duten jolas desberdinak biltzen eta hauen inguruan aritzen saiatuko gara. Irekia dago inolako ekarpenak egiteko, hala nola ipuin zoragarriren bat edota munduko txoko galdu batetik datorren kanta 'hezitzaile' bat, umeen espiritu kritikoa lantzeko ohitura edota tradizio bereziren bat... beti ere hezkuntzarako erakargarria izan daitekeen jolas edo jarduera bat.